Araba

gasteizPrest da Gasteizen euskaraz bizitzeko dekalogoa

Andre Maria Zuriaren jaien baitan, abuztuaren hasieran, Gasteiz Euskaraz Bizi izeneko dekalogoa aurkeztu zuten hiriko euskalgintzako hainbat eragilek. Dekalogoaren helburua argia da: euskaraz bizitzeko nahia adieraztea eta horri bide ematea, “elkarrekin hizkuntza partekatu, gozatu eta erabili” nahi dutelako. Bertsozale elkarteak, GEU elkarteak, Lazarraga kultur elkarteak, EHEk, AEK-k, IKAk, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak, Neska eta Blusen Batzordeak eta koadrila guztiak, Txosnen Batzordeak, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta talde politikoek sinatu dute. Gasteizko jaietan hasita, urte osorako proposamena da dekalogoa. Hauexek dira hamar puntuak: Egin, Ahaldundu, Eragin, Erabili, Plazaratu, Gozatu, Partekatu, Murgildu, Sortu eta Aldarrikatu. Dekalogoa zure egiteko prest?