Ahalduntzea

armairuaLasarte-Oriako herritarrak armairutik irtengo dira 40 egunez

Urriaren 22tik abenduaren 3ra bitartean, euskaraz ahalik eta gehien jarduten saiatuko dira Lasarte-Orian, Euskararen 9. Maratoiaren baitan. Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordeak antolatzen dute Euskararen Maratoia. 1986tik, lau urtetik behin egiten dute, lasarteoriatarrek euskaraz bizitzeko duten nahia sinbolikoki adierazteko. Aurtengoan, Lasarte-Oriako euskalgintzan hainbat urteurren beteko direla-eta (maratoiak berak 30 urte, adibidez) , 40 orduko maratoia abiatuko dute, eta 40 eguneko erronka bihurtu. Irten armairutik! lelopean ahalduntzearen bideari helduko diote. Egitasmoan parte hartzen duten euskaldunek konpromisoa hartuko dute euskara ulertzen dutenekin euskaraz jarduteko, eta euskaraz hitz egin ez baina ulertzen dutenek ez diete trabarik jarriko euskaldunei. Ahobiziak izango dira lehenak, eta belarriprestak bigarrenak, hurrenez hurren. Ahobizi nahiz belarriprest izateko, izena eman behar da egitasmoan. Antolatzaileen asmoa da 300 ahobizi eta 3.000 belarriprest lortzea. Ahobiziek astebeteko txandetan jardungo dute, eta belarriprestak 40 egunez izanen dira “prest”. Egitasmoan parte hartzeko, http://www.euskararenmaratoia.eus gunean eman dezakete izena lasarteoriarrek.