Gizartea

gehituEraso LGTBIfobikoak salatzeko eguneroko birtuala abiarazi du Gazte Gehituk

Gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualek jasaten dituzten erasoen aurka, Ortzadar Egunerokoa izeneko ekimena jarri du martxan Gazte Gehituk, Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkarteak. Kolektiboak gizartean jasaten duen diskriminazioa salatzea eta ikusgai jartzea du xede ekimenak. Horretarako, jendeak ikusi edo bizi izandako erasoak jaso, eta eguneroko birtual batean argitaratuko dituzte, dela www.gehitu.org gunean, dela Gazte Gehituren Facebookeko txokoan. Edozein motatako erasoak jaso nahi dituzte ekimenaren bitartez: fisikoak, ahozkoak edota “eguneroko mikro-diskriminazioak”. Halakoak ikusi edo pairatu dituztenek, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi beharko dute, erasoaren deskribapena eta xehetasunak emanez. Modu anonimoan idazteko aukera izango dute salatzaileek. Salaketa horiek guztiak sarean eskegiko dituzte. Hala, “edozein motatako diskriminazioa, nahiz eta oso txikia izan, ikusgarri egitearen garrantziari buruz kontzientziatu nahi dugu gizartea”. Hots, erantzun soziala indartzeko ezagutaraziko dituzte diskriminazio kasuak, salaketa eta prebentzio gisa.