Animaliak jaietan: bai ala ez?

ikamika

Udaro plazaratzen da animalien eskubideen inguruko eztabaida. Herrietako jaietan, tartean badira animaliak baliatzen dituzten ekitaldiak, eta animalien eskubideen aldeko taldeek horrelako ikuskizunen kontrako protestak eta kontzentrazioak antolatu ohi dituzte. Zezenketak izan dira urte luzez gaitzespen ekimen gehienen eta ikusgarrienen jomuga. Alabaina, bestelako ekitaldien aurkakoak ere badira: sokamuturrak, bigantxak askatzea, ahari eta idi probak...  Ikuskizunetan animaliak erabiltzearen alde ala kontra zaude? Adunako guraso barnetegiko ikasleak, uztailaren lehenengo hamabostaldian

Gaia oso eztabaidagarria da, gure gizarteko tradizio askotan animaliak sartuta daudelako. Lortu behar dugu herriko festetan ongi pasatzea eta ikuskizun dibertigarriak sortzea animaliak hil eta sufriarazi gabe.
1. Mikel
Animaliek mina sentitzen dute, edo ondo sentitzen dira. Izaki bizidunak laguntzeko edo konpainia egiteko dira, ez dibertitzeko. Zergatik jarrai-tzen dugu jaietan animaliak gaizki tratatzen?
2. Marina 
Ez da animaliekin ikuskizunik egin behar gizakien gozamenerako. Neure onetik ateratzen nau ikusteak jende ugarik animalien sufrimenduarekin gozatzen duela. Debekatuta egon beharko lukete.
3. Eba

Nire ustez, ez badituzte hiltzen animaliak, ikuskizun oso politak izango dira, zezenketak, behintzat. Kentzen badituzte... nola geratuko dira sanferminak? Festarik gabe egongo gara!
4. Janine


Gai horri buruz hitz egiten den bakoitzean, polemika handia sortzen da. Betidanik ospatzen ditugu jaiegunak gizakiok animalien sufrimenduarekin. TORTURA ez da gozamena.
5. Kristina

Erabiltzearen aldekoa naiz, baina animaliak sufrimendua sentitu gabe eta tradizioa edota kultura dela dioten leloak kontuan hartu gabe.
6. Jesus

Animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunen guztiz kontra nago. Horrelako guztiek debekatuta egon beharko lukete. Animaliak izaki bizidunak dira eta ez dute zertan sufritu.
7. Maria

Ez zait batere egokia iruditzen ikuskizunetan animaliak erabiltzea, denak debekatu behar dira. Animalion eskubideak ez dira errespetatzen. Ezin dut ulertu nola dibertitu ahal diren batzuk ikuskizun mota horietan.
8. Soraya
Leku askotan tradizioa izan arren, animaliak izaki bizidunak dira eta min egiten diegu guk gozatzeko. Umeei erakusten dizkiegun balioak ez dira oso onak, animaliek tratu txarrak jasotzea eredu txartzat har baitezakete.  

9. Patricia
Indarkeriaren kontra nago, ez zait animalien sufrimendua gustatzen. Halere, zezenen ikuskizuna desagertzen bada, zezenak ere bai. Azkenean, zorionez ala zoritxarrez, diruak dena mugitzen du, dena da negozioa.                
10. Javi

Ikuskizunetan animaliak erabiltzearen kontra nago. Inoiz ez zaizkit gustatu animalien ekitaldiak. Ikuskizun horiek pena ematen didate beti.
11. Miquel