Esther Velasco

velascoAktorea

Gustuko duzun filma? Asko ikusten ditut, baina azken boladan gehiago ikusten ditut telesailak. Filmetan, gogora datozkit Blade Runner, Amama eta El olivo.
Zuzendari bat? Julio Medem gustuko dut.
Askotan ikusi duzun filma? Blade Runner.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Akziozkoak. Normalean ez zaizkit gustatzen.
Gustuko duzun aktore bat? Bat-batean aktore ezezagunak topatzea dut gustuko. Bestela, hemengoa, Ane Gabarain.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Nahiago bakarrik, pelikula nik aukeratzeko.
Ikusi duzun azken filma? El olivo.
Eta ikusi nahi duzuna? Gernika.