Gehiagoren zain

zaramaSinestezina

Zarama

Zarama taldea 2009an itzuli zen bizidunon mundura eta, kontzertu sorta luzea egiteaz gain, zuzenean grabatutako disko bat argitaratu zuen urte berean. Baina Zarama zuzen hura, azken buruan, kantu ezagunen bilduma zen. Beraz, esan daiteke hauxe dela Zaramaren material berria 1994 urrun hartan Binilo bala azken diskoa argitaratu zutenetik. Hogei urte. Hain itxaronaldi luzerako, uzta urri samarra dela irudituko zaie taldearen jarraitzaileei, single honek hiru abesti besterik ez baitu. Sinestezina taldearen azken etapan idatzi eta grabatu barik gelditu zen kantua da, orain berreskuratua, eta Santurtziko taldearen zapore osoa du. Bring a little loving Los Bravos taldeak ezagun bilakatutako abesti baten bertsioa da, eta, azkenik, John & Johnny Cash ez da kantu berria, Johnny Cashen omenezko Beltza diskoan agertu baitzen 2011n. Ziur nago zaleak gehiagoren zain gelditu direla.

Gotzon Hermosilla


da

DA

Zea Mays
Auto-produkzioa, 2013


Disko honek talde bilbotarraren musika estilo guztiak batzen ditu hamahiru abesti sarkor eta zuzenetan: dantzagarria, barea eta basatia. Gainera, sonoritate berriztatuaz datoz. Tio Pete estudioetan grabatu dute, Jose Lastra soinu teknikariarekin, eta taldeak berak ekoitzi du diskoa, baina produktore artistiko batekin jardun dute lehendabiziko aldiz: Dave M. Allen ingelesarekin, aurretik The Cure edota Depeche Mode taldeen lanak ekoitzi dituena. Berari utzi diote nahasketen ardura, Londresko estudioan. Gainera, Split 77 taldeko Ekaitz Hernandezen laguntza izan dute baxuan Oihu, Gaur eta Egiten dudan soinuak kantuetan.

ttunAnder Garcia
Errabal, 2013


Garcia abeslari gisa estreinatu, Euskal Herriko folklorean arakatu eta jazzaren joera abangoardistetan murgildu da. Euskal musika eta erritmo tradizionalak aurkitzen dira lan honetan, baina doinu herrikoiak entzulearen aldetik arreta eskatzen duten armonia garaikideekin uztartzen dira. Garciak eskarmentu handia du jazzaren eta bestelako musiken eremuan, baina talde baten buru gisa osatu duen lehen diskoa da hau. Ondoan izan ditu Luis Verde (saxofoi altua), Jorge Vistel (tronpeta), Ariek Bringuez (saxofoi tenorra), Marcos Collado (gitarra) eta Miguel Benito (bateria).