Natalia

garmendiaGarmendia
(Humus)

Lehenengo bi diskoak XX. mendekoak dira, musikan hasi nintzen garaikoak, hain zuzen ere, eta benetako arrastoa utzi didaten bi talderenak.
Alde batetik, Jingo de Lunch alemaniarren Axe to grind (1989) diskoak nire musika mundua astindu, eta izugarrizko aztarna utzi zuen nigan.
Beste aldetik, Life, But How To Live It? norvegiarren diskoen artean, Green burn (1991) harribitxitzat daukat nire disko kutunen artean.
Bi talde horiek eragin handia izan zuten nigan abesteko erabakia hartzeko orduan.
Azkenik, Nothink madrildarren Spotlights (2007) aukeratu dut, gustu handiz eginiko lana. Beste aro baten adierazgarri eta indar handiaren jabe da hirukote hau.