Maletak hartuta, batetik bestera

maletak

Maletak izeneko diskoa aurkezten dabiltza Kepa Junkera eta Sorginak taldeko partaideak. Zuzenekoetan alda eta egoki daitekeen proiektua izateak ahalbidetu egin die batzuetan kide gutxiagorekin jardutea, beste zenbaitetan guztiak batera aritu arren. Udan kontzertu ugari eskaini ostean, udazkenean ere bide beretik jarraituko dute: Getxon joko dute irailaren 1ean; Mallorcan, 16an; Errenterian, 22an; eta Bilbon, 29an. Urrian, berriz, 1ean Zugarramurdin izango dira; 6an, Manresan; 8an, Madrilen; eta 21ean, Vigon.
Lan berria osatzen duten 17 abestiak Junkerak berak sortuak dira, baina, Sorginak taldearenaz gain, Euskal Herriko zein kanpoko musikari ugariren laguntza izan du, musika konposatzeko nahiz hitzak idazteko orduan. Adibidez, diskoari izena ematen dion kanta, bildumako azkena, nabarmentzen da beste guztien artean. Letra Andoni Egañak egin du, eta Iberiar penin-tsulako ehun lagunek baino gehiagok abestu dute. Elkarlan horrekin, kultura ezberdinen arteko harremana islatu nahi izan du Junkerak.


IZEBERGIZEBERG taldeak Lurrik ez begi bistan izeneko diskoa kaleratu du. Metaforaz betea dator lan berria. Alde batetik, izebergak ur gainean beraren bostena erakusten duen bezala, Usurbilgo laukoteak orain arte erakutsi duena baino askoz gehiago dakarrelako disko honetan. Bestetik, Joseba Larratxek marraztutako azalean ageri diren meteoritoak bezain sendoa delako zazpi kantuz osatutako album berria. Rock melodikoan murgildutako diskoa sortu du taldeak, melodikotasuna indarrarekin nahastu, eta bizi ditugun “garai aldrebes hauen lekuko” diren hitzak idatzita. Higain estudioan grabatu dute lana, Haritz Harreguyren eskutik.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

agorilaAMA LUR BEGIRA
Otxalde
Agorila, 2016

Sortu zela 37 urte betetzen dituen unean, folk taldeak berak egindako abestiak sartu ditu lan honetan, baina baita Itxaro Bordak, Xan Errotabeherek, Joxean Artzek edota Jean Barbierrek idatzitakoak ere. Guztira, 13 kantu alai eta goxo. Abestiren batek Bolivia bezain urrutiko herrialdeak dakartza gogora, Haize Hegoa kantuak, kasu. Alabaina, Euskal Herria dute, batez ere, ardatz: Irrintzia mendian, Ene maite bitxia, Ama Euskalherri... Taldearen ekologiarekiko konpromisoa ere nabarmentzen da diskoari izena ematen dion abestian. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko sei kantarik eta musikarik osa-tzen dute egun taldea.

ildoakILDOA LANDUZ
Broken Brothers Brass Band
Gaztelupeko Hotsak, 2016

Metodoetan tradizionala eta konposizioetan sofistikatua, banda honek bere bigarren diskoan abiatutako rapera hurbiltzen jarraitzen du, jazza eta funkarekin batera. Beraz, musika tradizionala jotzen du, baina osagai modernoak eta unean uneko egoerari dagozkionak gehituta. Hori guzti hori, afroamerikar sustraiekin eta euskal gozagarriekin aberasturik. Honako hauek hartu dute parte  lan honetan: Nerea Erbiti abeslaria, Beat Salad Recordseko MC-ak,  Moises No Duerme, Iñigo Cabezafuego, Juanga Lakuntza... gehi Amama Luisari egindako omenaldia.