MUTURREKO DOINUETAN KLASIKO

anestesiaGORROTOAREN AHOTSA
Anestesia
Esan Ozenki, 1993

Gorputza eta burmuina egur dosi on batekin zigortu nahi ditugunean, zer hoberik Anestesiaren diskoren bat berreskura-tzea baino? Egia esateko, Anestesiaren diskografia oparoko edozein disko aukera genezake (taldearen ibilbidean inflexio puntua ekarri zuen Erantzun hura, edo Zirkulutik espiralera azken lana, esaterako), baina gaurkoan taldearen estreinako diskoa hautatu dugu, hortxe finkatzen delako taldearen estiloa: thrash hardcore indartsu eta azkarra, batzuetan grind edo fastcorearen ertzetara hurbiltzen dena (Droga eta biolentzia) eta beste batzuetan erritmo astun eta zapalgarriagoak erabiltzen dituena, eraginkortasun handiz betiere. Gainera, disko honetan taldearen ibilbidean ezinbesteko bilakatu diren eta oraindik ere zuzenean jo ohi dituzten zenbait kantu agertzen dira (Begi bat, Ez dut nahi). Euskal Herriko muturreko doinuei dagokienez, klasiko bat, dudarik gabe. 

Gotzon Hermosilla