Jon Ariza de Miguel

arizaKontuan izanda gure udak ez direla epelegiak eta hondartzan baino gehiago euriak etxean izaten gaituela ez da harritzekoa nik arreta berezia eskatzen duten liburuak irakurri izana eguzkia ez, baina patxada barra-barra eskaintzen duten hil hauetan.
Azurmendiren Espainolak eta euskaldunak (Elkar, 1992) liburuak, gogoeta sakonak eta historiako detaileak tantaka ematearekin batera, barre eragiten digu, eta orduak atseginez, baina etekinez, igaro izan ditugun sentsazioa uzten du.
Odriozolaren Euskal intelligentsiaren ideologia zantzuak (Pamiela, 2002) azkar eta lasai irakur daitekeen saiakera dugu, gure inguruko “argi literarioek” izan dituzten jarrera edo pentsaera politikoen inguruan; hainbat idazlek euren jarrera argitzeko betebeharraren inguruko idaztia.
Sagastizabalen Zorotariko euskal hiztegia (Alberdania, 1996), nahi baino liburu laburragoa, sakelan eramatekoa, edonon irakurtzeko modukoa. Autobusean bat-batean barrez lehertzean denak zuri begira geratzea axola ez bazaizu, bederen.