Atmosfera

ozonoOzono geruza lehengoratzen ari da Antartikan

Sendatze bidean da ozono geruza, MIT Massachusettseko Teknologia Institutuko (AEB) zientzialariek Science aldizkarian jakinarazi dutenez. Ozono geruzaren neurketak eta azterketak egin ditu MITeko zientzialari talde batek nazioarteko ikertzaile gehiagoren laguntzarekin. Ikerketaren arabera, 2000. urtetik, geruzaren zuloa handien zegoen sasoitik, 4 milioi metro koadro txikiagotu da. Era berean, lehengoratzea moteldu egin dela egiaztatu dute. Zientzialarien ustez, urtero munduan gertatzen diren sumendien eztanden eraginez izan da hori. Berreskuratzearen arrazoiei dagokienez, atmosferan askatutako klorofluorkarbonoaren (CFC) murrizketarekin lotu dute. Ozono geruzarako kaltegarriak dira gai horiek, eta 1987tik arautua dago haien erabilera nazioarteko hitzarmen bati esker: munduko ia herrialde guztiek sinaturiko Montrealgo Protokoloa. Neurri horiek eragina izan dutela uste dute ikertzaileek. Gainera, atmosferako kloro mailak gutxitzen jarraitzen badu, mendearen erdialderako zuloa erabat itxiko dela aurreikusi dute.