Bertsolaritza

donostiaMunduko kantu inprobisatuak Donostian

Munduko hainbat kantu inprobisatu entzuteko eta ezagutzeko parada izango da Donostian, uztailaren 11tik 16ra, Europa bat-batean egitasmoaren baitan. Topaketan, jardunaldi akademikoak (goizez, Miramar Jauregian) eta emanaldiak (arratsaldez, hainbat formatutan) izango dira. Astelehenean, portuko arrapalan eskainiko da saioa; asteartean, DSS2016EUren egoitzan; asteazkenean, Tabakaleran; ostegunean, Alde Zaharrean, poteoan; eta ostiralean, OƱatin. Kursaalen amaituko da topaketa, larunbatean ospatuko den jaialdi handi batekin. Bertan bilduko dira aste osoan parte hartu duten inprobisatzaile guztiak: Austriako, Galesko, Katalan Herrietako, Kubako, Mexikoko eta Zipreko ordezkariak arituko dira oholtza gainean, Euskal Herriko bertsolariekin batera. Portu, Tabakalera eta Kursaalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke; gainerako emanaldiak doakoak dira. Itzulpen zerbitzua eskainiko da inprobisatzaileen jarduna jarraitu ahal izateko.