Gatazkak

reykiGero eta mundu bortitzagoa da gurea

Nabarmena da munduan diren gatazkak ez direla gutxitu azken urteotan. Institute for Economics and Peace erakundeak (Sidney, Brusela, New York eta Mexikon ditu bulegoak) emandako datuen arabera, era guztietako gatazkek eragindako biktima kopurua bikoiztu egin da azken hamarkadan; are gehiago, iaz bakarrik ia 60 milioi izan omen ziren erasandakoak. 2015eko Global Peace Index dokumentuak dio konbateetan hildakoek azken 25 urteotako kopururik altuena osatu zutela iaz; halaber, % 80 igo omen zen ekintza terroristen ondorioz hildakoen kopurua, aurreko urtearekin alderatuta. Hala, herrialderik bortitzenen zerrendan, aurreneko postuetan daude Somalia, Afganistan, Irak, Hego Sudan eta Siria. Aldiz, horrenbeste indarkeriaren artean bake pixka bat bilatu nahi duenak kontrako zerrendara jo dezake: Islandia, Danimarka, Austria, Zeelanda Berria eta Portugal ageri dira herrialde baketsuen zerrendaren aurreneko postuetan.