Kirola

monozikloMonozikloen hiri bihurtuko da Donostia

Uztailaren 27tik abuztuaren 7ra, XVIII. Unicon txapelketa jokatuko da Donostian. Hau da, munduko monozikloen txapelketa. Ondorioz, nazioarteko 2.500 monoziklista inguru bilduko dira hirian, txapelketak batzen dituen modalitate ugarietan lehiatzeko. Izan ere, ez dira gutxi monozikloa erabiliz jokatzen diren modalitateak: errepideko lasterketak, maratoia barne dutela; talde-kirolak, saskibaloia eta hockeyarekin; teknika eta balio artistikoa uztartzen dituzten freestyle probak; kaleari eta bertan izaten diren oztopoei zuzenean lotutako urban modalitatea; orotariko lasterketak biltzen dituen track and field; eta muni, mendian egiten diren askotariko probak batzen dituena (jaitsierak, igoerak, ziklokrossa…). Donostia 2016 Europako kultur hiriburutzaren harira egingo da bertan munduko monozikloen txapelketa. Informazio gehiago nahi duenak http://unicon18.com helbidean topa dezake.