Lana

sleepSoldata igoera, ondo lo eginez gero

AEBetako Aetna aseguru etxeko langileei ordaindu egiten zaie gauez ondo lo egiteagatik. Soldata gehigarria urtean 300 dolarrera bitartekoa izan daiteke, lotan emandako ordu kopururaren arabera. Enpresa estatubatuarrak kezka handia du lo galerak bere langileengan eragin dezakeen produktibitate faltagatik; hori dela-eta, programa bat sortu zuen 2009an, beharginak lo nahikoa egitera bultzatzeko. Programa horrek gauero gutxienez zazpi orduz ondo lo egitera animatzen ditu langileak, eta 25 dolarrekin saritzen ditu helburu hori 20 egunez lortzen duten bakoitzean (300 dolarreko mugara heldu arte). Ekimenak arrakasta handia izan du, iaz enpresako langileen ia erdiak baitzeuden atxikita programara. Beharginek automatikoki erregistra ditzakete lo orduak Aetnako konputagailuetara konektatutako eskumuturrekoen bidez. Enpresa estatubatuarrak egitasmo honi ekin zion ondorioztatu zuenean langileen lo galerak produktibitea asko jaistea dakarrela.