I. Bikoizketa Lehiaketako sariak banatu dira

oarsosariaOarsoaldeko AEKren I. Bikoizketa Lehiaketaren sei sariak banatu dira dagoeneko. Hala, La SeƱorenak taldearen Elkarrekin lanak irabazi du sari nagusia (otordua Lezoko Iriarte-Enea erretegian); graziosoenaren saria, berriz, Egun On Oroitzene taldearen Etxezuri Errazu obrak jaso du (otordua Pasai Antxoko Leunda tabernan); eta frikienaren saria (otordua Oreretako Oarso sagardotegian) Abeslariak taldearen Amamia lanari eman diote. Bestalde, epaimahaiak erabaki du Goldberg taldearen Dirdira lanak erabili duela euskara politena, eta horregatik otordua irabazi dute Pasai Antxoko Dani tabernan. Antxoko korrokoiak taldeko kideek sarrerak irabazi dituzte Oiartzungo Elorsoro kiroldegiko termetarako, Bart eta 1go perfila lanagatik. Azkenik, publikoak Peto-petoak taldearen Euskararen tenplua lanari eman dio saria (otordua Oreretako Sindikato tabernan). Lehiaketak arrakasta handia izan du; izan ere, 37 bideo aurkeztu dira guztira, Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegietako ikasle eta irakasleek eginak.