Bueltan da Glaukoma bere bigarren diskoarekin

GLAUKOMA

Ia gelditu gabe dabil talde gipuzkoarra Vol.2 diskoa aurkezten, baita Euskal Herritik kanpo ere: Japonian izan ziren pasa den azaroan, diskoa Bonberenean aurkeztu berritan, eta Zaragozan ere jo zuten joan den hilean.
Vol.2 zazpi abestiz osaturiko diskoa da eta argi erakusten du taldearen eboluzioa, nahiz eta lehen lanaren (Vol.1) ildoa jarraitu. Izan ere, gipuzkoarrek ez dute jatorrizko rap-reggae izaera galdu, baina euren alderdi ilun eta gogorrena landu dute disko berrian, jungle eta dubstep estiloen soinuak jasota.
Bestalde, hainbat kolaboratzailek hartu dute parte lan honetan, esate baterako, Bartzelonako Lágrimas de Sangre rap taldeak Lejos del silencio abestian lagunduz. Jon Altuna Teklax ere eurekin izan dute hainbat abestitan teklatuak grabatzen. Bonberenea Ekintzak zigilupean sortutako diskoa da, bere osotasunean Tolosako gaztetxean egina, eta 2013ko abuztu eta iraila bitartean grabatua.