The Nice Guys

guys

Zuzendaria: Shane Black. Gidoia: Shane Black, Anthony Bagarozzi. Aktoreak: Ryan Gosling, Russell Crowe, Angourie Rice, Kim Bassinger. AEB, 2016.

Istorioa: Los Angeles (AEB), 70eko hamarkada. Bizimodu hitseko bi morroik, detektibe pribatu batek eta enkarguz lan egiten duen morrosko batek, ustekabean topo egingo dute neska gazte baten desagerpenaren harira. Afera korapilatu egingo da, eta elkarlanean aritzea beste erremediorik ez dute izango.
Onena: Izaeraz oso ezberdinak diren lagun bi, ikerketa berean batera murgilduta. Ongi ezagutzen ditu Shane Black zuzendariak Buddy movie izena duten filmen mekanismoak, ez baitzuen alferrik idatzi Lethal Weapon-en gidoia (Mel Gibson eta Richard Donner polizia bikote rolean arrakastaz ipini zituen 1987ko filmarena), besteren artean. Bihurritik heldu dio Blackek, trebeziaz. Umore oso lotsagabearekin, elkarrizketa bizi eta gaiztoak nonahi dituela, lan dibertigarria ondu du. Gainera, Gosling eta Crowe ederki moldatu dira ezohikoak zaizkien paperetan.
Txarrena: Zentzu askorik gabeko une zozoren bat edo beste, akaso.

EƱaut Mitxelena