51. Jazzaldia, jazza baino gehiago

jazz

Uztailaren 20tik 25era izango da Donostian 51. Heineken Jazzaldia. Ohikoa duenez, egitarau oparoa dakar aurten ere, tartean Ber-tsoJazzaren bigarren edizioa izango delarik, hilaren 24an, Victoria Eugenia Antzokian. Entzuleek aukera izango dute bat-batekotasunean oinarritutako bi kultur adierazpide oholtzan elkarrekin ikusteko: bertsoa eta jazza batera, bertsolarien eta musikarien arteko elkarrizketa inprobisatuak. Aurretik landutako doinuak, tonuak, erritmoak eta egitura oinarri, Andoni Egaña, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia ber-tsolariek Bixente Martinez (gitarra), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Hasier Oleaga (bateria), Julen Izarra (saxoa) eta Xabier Zeberio (biolina) musikariekin jardungo dute, Unai Elizasu gai-jartzailearen laguntzaz.
Bestalde, Europako jazzaldi antzinakoenetakoak 50 urteko historia biltzen duen liburua ere kaleratu du, Jazzaldia 50 izenburupean. Mende erdiko kronikak, kartelak eta artistak jasotzen ditu, 5.000 izen baino gehiago, argazki ugariz hornitutako argitalpenean.


FINGERSTHE MIDDLE FINGERS talde bizkaitarrak musika elektronikoa eta trikitia uztartu ditu bere lehen diskoan. Taldea ere halaxe osatu zen duela pare bat urte, Julen Arredondok (gitarra eta speakerra), Dani Hernandezek (speaker nagusia eta DJa) eta Ander Pijoanek (DJa) proiektuan parte hartzeko proposamena egin ziotenean erromerietan trikitia jotzen zebilen Gotzon Batikoni (abeslaria). Bitarteko analogikoak eta digitalak (ahotsa, trikitia, gitarra eta soinu mahaia) baliatuta, emaitzak etengabeko dantzara bultzatzen du jendea zuzenekoetan. Diskoak kanta ezagunen bertsio batzuk ere biltzen ditu, esaterako, Lau teilatu (Itoiz), Loretxoa (Benito Lertxundi eta Exkixu) edota Bok Spok (Kepa Junkera) abestienak.

glaukomaVOL.1 + VOL.2
Glaukoma
Bonberenea Ekintzak, 2016

Taldearen Vol.1 (2012) eta Vol.2 (2013) diskoak batzen ditu sorta honek. Aurreko edizioa agortuta, bilduma honen xedea da orain arte kaleratutako bi diskoak formatu fisikoan eskaintzen jarraitzea. Formatu berri eta bakarrean, taldearen kontzertuetan edota Bonberenea Ekintzak-en lor daiteke, baina bi diskoak libre deskarga daitezke taldearen webgunean. Bestalde, Glaukomak single bat ere kaleratu du Bad Sound-ekin batera (Sua zaintzen). Bi kanta (Batak bestetik eta Bizitzaren antzerkia), bi talde eta bi ikusmolde xede bakarraren bila: reggaearen sua zaintzea eta zabaltzea.

nikkinIHES
Nikkin
Autoekoizpena, 2016

Igor Alustiza Garmendiaren bakarkako proiektua, musikari beasaindarraren lehen lan luzea. Aspaldikoa da Alustizaren musika ibilbidea (Spurium, The Gu eta Zero taldeetan aritu zen), baina diskoa osatzen duten abestiak garai zehatz batean sortutakoak dira, musikan topatu baitzituen babesa eta motibazioa larriki gaixotu zenean. Egileak rock industrial moduan definitzen du bere estiloa: rock, nu metal edo musika industrialaren eta, esaterako, Vangelis, Mike Oldfield eta Jean Michel Jarre bakarlarien eragina aipatzen du.