Markinako erreginak

aterqueensAterqueens
Atenkings
Gaztelupeko Hotsak 2006

Zein ondo pasatzen genuen Aterkingsen kontzertuetan! Ez, ez zuten penizilina asmatu, baina haien rock'n'roll sinple eta konplexurik gabea proposamen bikaina izaten zen larunbat gau baterako, batez ere zuzenean. Abeslariak ez zuen Pavarottiren ahotsa, ezta beharrik ere, baina kontzertuetan harri-jasotzaile baten moduan bozgorailuak altxatzen hasten zenean... Demasa! Urte batzuk isilik eman ostean, agertokietara itzuli dira kontzertu batzuk egitera (ekainean, Bilbon ikusteko aukera izan genuen), beraz, badugu aitzakia haien diskografia errepasatzeko. Argitaratu zituzten bi diskoetatik, Aterqueens hau da gomendagarriena, azaletik hasita: New York Dollsen lehenengo diskoaren azalari halako omenaldi dibertigarria egiten dion diskoa ezin da disko txarra izan. Rock'n'roll, punk rock, garage tanta batzuk, New Yorken eta Markinaren arteko konexioa agerian uzten duten zenbait abesti eta Pleasure Fuckersen bertsio bat. Zer gehiago eska dakioke disko bati? 
Gotzon Hermosilla