Teknologia

pegajosoKapot itsaskorrak garatu dituzte auto istripuetan kalteak gutxitzeko

Google enpresa aspalditxotik ari da gidaririk gabeko autoak garatzen. Zehazki, 2009tik. Ordutik, 340 istripu baino gehiago izan dituzte. Hain zuzen, gidaririk gabeko autoak garatzeko orduan, horixe dute buruhausterik handienetakoa: nola saihestu beste autoekin izaten diren talkak eta, batez ere, oinezko eta txirrindulariak ez harrapatzea. Azken batean, puntako teknologia izanda ere, ezin baita aurreikusi nola jokatuko duten oinezko eta txirrindulariek. Hori dela-eta, talkek eragindako lesioak leuntzeko moduak ikertzen ari da Google. Ildo horretan, enpresak kapot itsaskorra patentatu du. Kapotak itsasgarri indartsu bat du, eta pertsona edo animaliaren bat kolpatzean, itsasgarria aktibatu egiten da eta kolpaturikoa kapotari erantsita geratzen zaio. Ondorioz, kolpaturikoa ez da airean irtengo, eta, autoa gelditu bitartean, kapotean geratuko da, eulia amaraunean nola. Modu horretan, Googleko ikertzaileek uste dute kolpatuaren zauriak arinagoak izan daitezkeela. Bai, behintzat, talka aurrez aurrekoa izanez gero. Googleren ustez, bizitzak salbatzeko gai izango da kapota itsaskorra. Oraindik garatze prozesuan denez, ikusteke dago benetan baliagarria izango ote den.