Goiztiri AEK bertso antolaketan

bertsoBertso desafioa izan zuten pasa den hilean Beasainen, Goiztiri AEK-k antolatuta. Goierriko eta Tolosaldeko bertsolariak lehiatu ziren, eta garaipena etxekoentzat izan zen. Tolosaldeko Harituz bertso eskolatik Haritz Mujikak, Imanol Irazustabarrenak eta IƱigo Gorostarzuk jardun zuten. Goierriko Goibe taldetik, berriz, Ane Belokik, Aratz Igartzabalek eta Eneko Araiztegik.
Eresti Oiarbide gai-jartzaileak aurretik euskaltegiko ikasleekin landutako oinak eta ideiak ere erabili zituen bertsolariak lanean jartzeko. Ez zen ez umorerik, ez une hunkigarririk falta izan.