eLe Festa Altsasun

altsasuSakanako AEK-k, Sakanako Mintzakide programak, Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak eta Guaixe Fundazioak esker ona adierazi diete Altsasun ibarreko euskaldun berriei eta mintzakideei. Hala, omendu egin dituzte euren burua euskalduntzeko ahalegina egin eta euskal komunitatea handitu duten sakandarrak.
Hori gutxi ez eta Sakanako euskaldunen komunitatearen zati batek beste opari bat egin die aitortza jaso duten euskaldun berriei eta mintzakide programako kideei: euskaraz elkar ezagutzeko aukera, 50 bat pertsona elkartu dituen mintzodromoan.
Antolatzaileen aburuz, eLe Festa “ona izan da, estreinakoa izan dela kontuan hartuta”, eta heldu den urtean berriro antolatuko dutela adierazi dute. Bide batez, antolatzaileek gogoratu dute euskara ikasten dutenek Sakanako Mankomunitatearen diru laguntza eskatzeko aukera dutela, ekainaren 1etik uztailaren 29ra bitartean,  irailean zabalduko dela Sakanako Mintzakide programan izena doan emateko epea.