Euslogan lehiaketa, kirola sustatzeko

Donostiako AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa antolatu du. Aurrekoetan bezala, IV. edizio honek ere euskarazko sormena lantzea du helburu, egun erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak baitira nagusi publizitate arloan. Aurtengoan, kirola sustatzeko esloganak osatu beharko dira, eta saria ere molde berekoa izango da: Apalategui Kirolak dendan kirol-produktuen truke alda daitekeen 100 euroko bonua.
Jendearen arreta pizteko eta erakartzeko esaldi laburrak sortu beharko dira lehiaketara aurkezteko. Ekainaren 12ra arte egongo da zabalik parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora. Esloganok euskara hutsean, jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dira. Epaia ekainaren 17an jakinaraziko da www.irikiatia.blogspot.com orriaren bitartez.