Nafarroako Parlamentuan, euskara ikasten

parlamentuaNafarroako Parlamentuko euskara ikasleak ere ari dira ikasturtea bukatzen. Pozik bukatu ere, gobernu berriak euskara ikasteko aukera eman dielako ikasturte honetan. Izan ere, garai batean izan zuten aukera hori, baina ez azken urteotan.
Bi talde osatu ziren urrian, A1 eta B2 mailakoak, eta astean hiru orduz jardun dute Parlamentuaren egoitzan bertan AEK-ko irakaslearen laguntzaz. Hamalau ikasleen artean, denetarik egon da: Podemos alderdiko langileak, Parlamentuan mantentze lanetan aritzen direnak, atezainak, dokumentalistak, teknikariak, foruzainak… Guztiek ere euskara ikasten jarraitzeko asmoa agertu dute, lanean zein lanetik kanpo erabiltzeko, seme-alabekin edota lagunekin.