Xabi Etcheverry

etxeberri(Begiz Begi)

Good Bye Lenin - Yann Tiersen
Gaur egun, Internetek gure gizartean duen lekuarekin, errealitate desberdinak ondoan bizitzen ahal dira, nahiz eta, maleruski, elkarren arteko harremanik ez ukan. Good Bye Lenin diskoan, Yann Tiersenek, piano batekin, errealitate desberdin horien bizikidetza ongi irudikatzen duela iruditzen zait.
Harrobian - Zea Mays
Zea Mays taldeak hegal egitera eramaten gaitu disko kontzeptu honekin; lehen kantutik goiti, biziberritu egiten gara, eta kantuz kantu bizitzako gorabeherak sentitzen. Itoiz taldearen Hiltzori II bezalako kantuek neurtu ezinezko indarra dute. Zuzenekoetan, kantu horiek entzun nahian egoten gara, barnekoa askatzeko eragile ezin hobeak baitira.
Doi - Maddi Oihenart & SokaHots Orkestra
Zaila da zehaztea disko honen estiloa musika herrikoia ala gaurkoa den. Ene iduriko, gaurko musika herrikoia da. Burdoiak etengabeko soinua bermatzen digu eta, Maddiren aireekin, espazio intenporal batera eramaten gaitu. Denbora hartu behar da disko hau entzuteko, baina gerora askatasuna ematen digu.