Karlos Gorrindo

gorrindoJaki bikaina jan eta, ahoan barik, gogoan txertatzen zaizun plazer betierekoaren antzekoa gertatu zitzaidan honako hiru liburu eder hauek irakurtzean eta irakurritakoan. Gozamenak ez du mugarik letren zurrunbiloan murgiltzen zarenean.
Behi euskaldun baten memoriak (Pamiela, 1991). Bernardo Atxagaren delicatessen historikoak gure herriak nozitu zuen gerra zibilaren kontakizun gogor bezain samurra dakarkigu gogora patari pare baten eskutik: Mo eta La Vache qui Rit.
Arinago duk haizea, Absalon (Erein, 1990). Felipe Juaristiren zoramen eder honek eroetxe bateko kontakizun eklektikoaz gozaraziko digu, burutik sano omen dagoen zuzendariaren ahotik. Zoratuta gozatzeko kontakizun zoroa.
Han goitik itsasoa ikusten da (Elkar, 2004). Julen Gabiriarekin batera txirringa hartu eta Italiako txirrindulari handi baten pasadizoak aletzen ditu, Bigarren Gerra Handian gertatuak. Eta izenburuaren poetikotasunetik abiatuta, ez baita han goitik itsasorik ikusten, ibaiaren korrontearen norakoan eramango gaitu nobela hunkigarri honetan.