Goiatz Labandibarren fotogramak

labandiber

Fotogramak (Elkar) izeneko liburua kaleratu du Goiatz Labandibarrek, argazkietatik sortutako hamaika istorio batuta. Narrazio bakoitzaren jatorrian dauden erretratuak zein bildumarako aukeratutako argazki guztiak emakumezkoenak dira. Labandibarrek bi urte eta erdi eman ditu lana burutzen, hau da, bide ezberdinetatik (albisteak, erakusketak...) heldu zaizkion gustuko argazkietan oinarritutako ipuinak idazten. Osagarriak dira biak ala biak, hitza eta irudia. Hala, idazle gipuzkoarrak aukera ematen dio irakurleari hainbat leku eta garai jakinetara bidaiatzeko: 60ko hamarkadako AEBetako hippy giroa, 50eko Hegoafrikako apartheida, Espainiako Gerra Zibileko Bartzelona edota Paris modaren hiriburua. Aldi berean, idatzizko istorio hauekin batera, ipuin bakoitzari dagokion fotograma jasotzen duen atari digitala sortu du argitaletxeak, argazkiaren jatorrizko izena eta irudi hori betikotu duen argazkilariaren nondik norakoen berri emateko.


guillanMr. SEÑORA (Txalaparta) ez da, genero aldetik, ohiko lana euskal literaturaren eremuan, zazpi antzezlan biltzen dituen liburua kaleratu baitu Oier Guillanek. Umoretik, ironiatik, elkartasunetik eta probokaziorako gogotik sortuak diren obra hauek pentsamendu bakarraren kontra idatzitako lanak dira, “norberaren pentsamendu bakarraren kontra, batez ere”. Ainara Gurrutxaga aktorearena da Gorputz deserosoak hitzaurrea, eta Idoia Beratarbiderenak testuak ilustratzen dituzten zuri-beltzezko marrazkiak. Guillanek Metrokoadroka kolektiboaren tiraderetan geratu diren edota oso gutxitan antzeztu izan diren lanak jaso ditu liburuan, bakardadeaz, norberekeriaz, heterosexualitateaz, minaz, jeloskortasunaz... hitz egiteko.

 

 

txistuTXISTU ETA BIOK
Juan Luis Zabala
Algaida, 2016

Berria egunkariko kazetari bat da nobelako pertsonaia nagusia. Albaitariak Txistu etxeko txakurrari gaitz bat diagnostikatu dionean, harekin duen harremanaz idazten hasi da. Lanetik aparteko idazketa libreari gustua hartuta, bere beste hainbat kontu jorratzeari ekin dio. Ilunabar batez, Txisturekin etxe inguruko paraje bakarti batean paseatzen ari dela, hilotz bat aurkitu, eta horrek, ustekabean, trama poliziako patetiko samar batean barneratuko du kazetaria.

 

beltzarenBELTZAREN KOLOREAK
Jon Alonso
Susa, 2016

Nolakoak dira nobela beltzetako protagonistak? Hori aztertzen du autoreak saiakera honetan. Gizarteari buruzko begirada kritikoa proposa-tzen du jatorrian, jendartearen ertzean dagoen pertsonaia baten ikuspegiaren bidez. Pertsonaia hori detektibea da askotan, baina ez polizia. Detektibea poliziaren antagonista izaten da, xedeetako bat baita ordena zain-tzeaz arduratzen direnen ustelkeria, gehiegikeria eta moral eskasa azaltzea.