Hollywood

biluzikZinemaren erdigunean genero berdintasunik ez

Emakumeen eta gizonezkoen arteko parekidetasunetik urrun da Hollywoodeko zinema industria. Aspalditik salatu izan dute matxismoa sektoreko emakumeek, eta Los Angeleseko (AEB) Mount Saint Mary Unibertsitateak datuekin berretsi du. Kaliforniako emakume eta nesken egoera izeneko txostenean jaso ditu desberdintasunok. Parekidetasun eza alor askotan dago. Esaterako, 2014ko 100 pelikula arrakastatsuenetan, % 12n baino ez ziren emakumeak aktore zerrenden buru. Hori bai, aktoreak larrugorritan edo ia erabat biluzik agertzen ziren eszenetan, emakumeak nagusi: emakumezko aktoreen % 26 agertu ziren larrubizirik kameraren aurrean, eta gizonezkoen % 9 besterik ez. Berdintasun falta askoz harago doa, ordea. Zinema ekoizpenetan lan egiten dutenen artean, nahiz eta geroz eta emakume gehiago izan, oso gutxi dira oraindik. Gainera, lanpostu nagusiak gizonezkoek betetzen dituzte ia beti. Azken hamabost urteotan, adibidez, zuzendari edo gidoilari lanetan ibilitako emakumeak hutsaren hurrengoa izan dira: bostetik bat ere ez. Matxismoari bestelako bazterketak gehitzen zaizkio. Hala, ikerketaren arabera, emakumezko aktore beltzek filmetako rolen % 15 baino ez dituzte jokatzen. Asiar eta latinoamerikar jatorrizkoen kasuan, filmetako pertsonaien % 4 besterik ez.