Jendartea

zubideakEuskara, aniztasuna eta bizikidetza izango ditu aztergai Zubideiak ekimenak

Euskarak nola lagundu dezake gaur egun, hemen, bizikidetza indartzen? Galdera horri erantzuten saiatuko dira maiatzaren 7an Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Leioa), Zubideiak ekimenak antolaturiko Gune Irekian. Antolatzaileen iritziz, sexu, esparru, adin, kultura, hizkuntza eta sektore ezberdinen arteko zubia izan daiteke euskara, eta abiapuntu horretatik ekingo diote maiatzaren 7ko hitzorduari. Aintzat hartuta euskararen normalizazioa gizarte osoaren ardura dela, elkarrizketa sozial ahalik eta zabal zein anitzena batu nahi du ekimenak Euskara, aniztasuna eta bizikidetza gaiaren bueltan. Aniztasun horren isla da, halaber, talde sustatzailea: hogeitik gora eragile eta erakunde, tartean AEK, batu dira antolaketa prozesuan. Elkarrizketa bideratzeko moduak ere aniztasun horri helduko dio, Gune Irekia delako metodologia baliatuko baitute. Zubideiaken ateratako ideia guztiak txosten batean jasoko dituzte,  Leioako bilkuran partekaturiko gai guztiekin batera. Informazio gehiago nahi duenak http://topagunea.eus/zubideiak/ gunera jo dezake.