Australia

huggingElkar besarkatzea debekatu diete haurrei eskola batean

Harrigarria badirudi ere, Australiako Geelong hiriko eskola bateko haurrek ezingo dizkiote besarkadak eman elkarri. St. Patricks eskolan ezarri dute debekua, “haur bakoitzaren espazioa babesteko”. Eskolako irakasleek sustatu dute neurria, besarkadak jasotzean haur guztiak ez direla “eroso” sentitzen argudiatuta, eskolaren zuzendari John Grantek Herald Sun egunkarian azaldu duenez. Besarkaden ordez, bestelako moduak bultzatuko dituzte eskolan maitasuna eta adiskidetasuna adierazteko. Elkarri bostekoa ematea edota lagunei hitz onak eskaintzea, kasurako. Neurriak eztabaida handi samarra eragin omen du, eta guraso asko aurka agertu dira. Halere, eskolak ez du debekua atzera bota. Hori bai, eskolaren arduradunek jakinarazi dutenez, besarkadak ematen dituzten haurrak ez dituzte zigortuko. Zigorrik ez, baina debekua bai. Ezin jakin nola eragingo dien horrek haurrei, baina sentimenduak adierazteko bideak ukatzeak ez dirudi ondorio onik izan dezakeenik. Haurrei euren sentimenduak zintzoki eta naturaltasun osoz azaltzea debekatzen dizkietenen erabakiak galaraztea hobe.