Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko, AEKn uda

uda

Adituek esaten dute hizkuntza ez dela gainerako gauzak bezala ikasten; ume txikiak, adibidez, ingurutik hartzen du apurka-apurka: gurasoekin jolastuz, helduei entzunez, haiekin hitz egiten saiatuz... Ia konturatu gabe,  egun batetik bestera beste hiztun bat dugu munduan. Helios Del Santo.

Euskara ikasi nahi duen pertsona helduak euskaraz hitz egiten dutenei entzun behar die, haiekin hitz egiten saiatu behar du, jolastu eta gauzak egin euskaraz egin behar ditu. Horretan zenbat eta ordu eta egun gehiago eman, orduan eta hobeto; gustura eginez gero, askoz ere hobeto.
AEKn aspaldi dakigu hori, baita ere udan denbora eta aukera gehiago izaten direla euskara ikasi nahi dutenak biltzeko, euskara entzungo den leku batera joateko, bertakoekin zein ikaskideekin euskaraz egiteko  eta beste hainbat gauza euskaraz egiteko. Hori guztia, gainera, leku ederrean eta giro onean, udako giroan, hain zuzen. Horixe da barnetegia, euskara ikasteko lekurik onenetakoa.
 AEKn aukera ugari eskaintzen dizkizugu: euskalduntze barnetegiak, tituluak eskuratzeko eta hizkuntza-eskakizun ofizialak egiaztatzeko prestatzekoak, familia barnetegiak, ibiltariak, zuberera ikastekoa...
Eta haraino joan gabe ere, edozein tokitatik on-line ikastaroekin, edota zeure herrian bertan, edo gertu, edukiko duzu aukera ikastaro trinko bat egiteko. Egunaren zati handia emango duzu euskara entzuten, ikaskideekin eta irakaslearekin hitz egiten eta euskaraz gauzak egiten, udako giroan gustura, ia konturatu gabe ikasten.
 Aukera ezin zabalagoa da. Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko. Harrapatu aukera!
Ikastaro trinkoak
Etxetik hurbil euskara ikasteko,  zein maila ofizialen azterketak prestatzeko. Ikastaro batzuk diruz lagunduta daude. Galdetu prezio eta ordutegiei buruz hurbilen daukazun euskaltegian.
On-line ikastaroak
Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi duzuenontzat, nahi duzun lekuan eta orduan ikasteko. Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko harreman etengabea ere.
-B1, B2 eta C1 mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
-C2 mailako atariko ikastaroa.
-C2 azterketa prestatzeko 40 orduko ikastaroa, irailean.
Ikastaroak www.egela.aek.eus helbidean emango dira. Izena emateko epea ekainaren 28ra arte E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean.

Barnetegiak
- Bi asteko barnetegiak: euskara-eskolak jasotzeaz gain, bestelako jarduerak egingo dira, betiere bi astez euskaraz bizitzeko asmoz. Mailen azterketak prestatzeko barnetegiak propio antolatu ditugu.
- Familia barnetegiak, aldiz, bereziki guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko antolatuta daude. Begirale-hezitzaile prestatuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.
- Barnetegi ibiltarietan, mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutuko dituzu, bizikletaz edo oinez. Aurten, ibilbideak guztiz berritu ditugu: oinez, Euskal Herriko kostaldea ezagutuko dugu; bizikletaz, aldiz, Euskal Herriko 'bira' egingo dugu.
- Azkenik, urtero bezala, Mendikotan, zubereraz ikasteko barnetegia izango da astebetez.

 Informazio gehiago eskuratu edo izena eman nahi izanez gero, jo gertueneko AEK euskaltegira edota idatzi  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.