Unai Olalde

eratu(Eratu)

Hementxe nire disko kutunenak:
Berri Txarrak (Jaio.Musika.Hil): txikitatik entzuten eta miresten dudan taldea da. Aurreko diskoak asko gustatu zitzaizkidan, baina disko honek norabide bat markatu zuela uste dut. Hasieratik bukaerara entzuteko eta gozatzeko diskoa da.
Korn (Korn): lehengusuak oparitu zidan disko kutuna da. Umetxoa nintzen eta hasieran ez nuen ezer ulertzen, baina harrituta geratu nintzen musika honekin. Taldearen lehen diskoa da eta ahots berezi horrek, baxu horrek, zerbait bitxia bazuela ikusi nuen.
Foo fighters (The Colour And The Shape): disko honetan dagoen Everlong abestiarekin ezagutu nuen taldea eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Disko hori entzun nuenetik, asko jarraitzen dut taldea.