Berezko ahotsaren jabe

flyBarneko ahotsaren bila
Fly Shit
In My Heart empire
DDT 2014


Barneko ahotsaren bila du izenburu Bergarako Fly Shit taldeak plazaratutako azken diskoak, laugarrena hogei urteko ibilbide luzean. Ezin esan Fly Shitek ez duenik topatu bilatzen duen barneko ahots hori: taldearen hardcore bihurria, aberatsa, joria, landua, erritmo aldaketez eta irudimenez betea, erraz antzematen da kanturen baten lehenengo notak entzun bezain pronto. Azken lan honetan, aurreko diskoen ildoari jarraitu diote, sormena eta gauza berriak probatzeko gogoa abiaduraren gainetik jarriz, baina, hala ere, hardcorearen koordenadetatik atera gabe, sendo eta indartsu. Beharbada, horregatik dute talde hau hain estimu handitan betiko eskemetan ainguratuta gelditzea maite ez duten euskal hardcorezaleek. Aspaldi honetan, asko jaitsi dute kontzertuen erritmoa, baina segitzen dute izaten zuzenean ikusi beharreko taldea.

Gotzon Hermosilla