Laida Martinez Navarro

laidaIrakurtzea bidaiatzeko modu bat denez, hiru planetatara joateko gomendioa egingo dizuet.
Hasteko, Santiago Bidearen Misterioa bisitatuko dugu (Fernando Morillo. Gaumin, 2014). Irakurketa Erraza deituriko formatuan idatzia, liburu errealista da, baina filosofia kutsu batekin. Formatua sortuta dago irakurtze-lana errazteko. Hau da, oso aproposa da irakurtzeko edota irakurritakoa ulertzeko orduan arazoak dituztenentzat (euskara ikasten ari direnentzat, adibidez).
Bigarren geldialdia, Bat, bi, Manchester eleberrian egingo dugu (Irati Jimenez. Elkar, 2006). Manchesterreko zeru grisak lagunduta, maitasun homosexuala sentsibilitate handiz islatzen da. Arnasarik gabe utziko zaitu planeta honek, zinez.
Azkenik, oharrez josita dudan planeta batera hurbildu nahi nuke, klasiko batera: Bi anai (Bernardo Atxaga. Erein, 1988). Irakurtzen dudan bakoitzean, hotzikara, tristura, samurtasuna… sentitzen ditut.