'Txoministak' telesaioa, sarerako eta sarean

klik

Maiatzaren 4an estreinatuko dute Txoministak, Hiru Damatxo komunikazio zerbitzuen kooperatibak (www.hirudamatxo.eus) sorturiko sareko telesaioa. Asterokoa izango da eta Txoministak izeneko alderdi politikoa du protagonista, “Euskal Herria behin betiko askatuko duen alderdi politikoa”. Hiru Damatxoko kideek jakinarazi dutenez, edukiari eta formei dagokienez “ausarta” izango da: “Iruditeria propioa sustatuko du, umoretik baina erreparorik gabe helduko die euskal komunitatearen gaur egungo eztabaida eta arazoei”. Zein baino zein bereziagoak diren lau kidek abiaraziko dute alderdia, eta haiexek izango dira protagonistak: Txester eta Larra “eszisioz eszisio bidaiatutako bi lagun”, Txomin “planta on eta mihi fineko liderra” eta Karmele “militante ustez esaneko eta fidela”. Naroa Mikelarena, Jon Ander Alonso, Edurne Azkarate eta Eñaut Gantxegik jokatu dituzte protagonisten rolak. Hamar minutu iraungo du atal bakoitzak, eta guztira zortzi kapituluk osatuko dute lehen denboraldia.


pagotxaERREZETAK habia utzi duten zure moduko txorientzat eskaintzen ditu www.pagotxa.eus webguneak. Hasier Etxeberria kazetariaren ideia batetik abiatuta, Javi Rivero eta Imanol Zubelzu Donostiako Basque Culinary Centerreko ikasleek jarri duten martxan, Zuzeu.eus atariarekin elkarlanean. Leloak dioen moduan, sukaldean aritzeko zailtasunak dituzten gazteentzat da webgunea, baita, oro har, sukaldean ondo moldatzen ez den ororentzat ere. Horretarako, hainbat errezeta paratu dituzte, betiere erraztasuna eta praktikotasuna oinarri. Hori dela-eta, azalpen argi eta zehatzekin batera, argazki eta bideoak gehitu dizkiete errezetei. Hiztegia ere badu guneak, jendeari ezezagunak zaizkion hitzak argitze aldera. Gazteentzako ataria izanik, ezohiko tonuaz landu dituzte errezetak eta, ohiko errezetategietan ez bezala, euskara informalaz baliatu dira. Webgune irekia izatea da haien asmoa, beraz, erabiltzaileekin hartu-emana sustatuko dute.

LABURREAN

SORGINASORGINEN kondaira izeneko 3D bideo-jokoa garatu du Binary Soul kooperatibak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren laguntzaz. Euskal mitologian oinarrituta dago, eta euskaraz joka daiteke. Hain zuzen, aisialdia eta hezkuntza uztartuta, haurrei euskal kultura eta euskara gerturatzeko xedea du, sorgina izateko ikasten ari den neskato bat protagonista duela. 15 euroren truke eros daiteke.
damakBIZKAIKO URTXINTXA ESKOLAK eta Emaisia emakume taldeak sakelakoetan baliatzeko Euskal Herriko damak jolasa sortu dute elkarlanean, emakumeek historian eta egungo gizartean duten ikusgaitasun eskasari aurre egin nahian. Gizonezkoei arreta askoz handiagoa eskaintzen zaienez, emakumeak oharkabean pasa ohi dira, eta egoera hori iraultzea du xede dama joko sortu berriak. Horretarako, Euskal Herriko hainbat emakume esanguratsuren lorpenak eta bizipenak ezagutzeko aukera ematen du. GooglePlayn eskura daiteke, doan.