Zientzia

moonEuropako Espazio Agentziak base iraunkorra eraiki nahi du ilargian

Espazioa ikertzeko bidean jauzia emateko asmoa du Europako Espazio Agentziak (ESA), ilargian base iraunkorra sortuta. Dagoeneko egitasmo horretan lanean ari da Kolonian (Alemania), Astronauten Europar Zentroan. Baseak nazioarteko astronautak eta zientzialariak hartuko ditu. Oraingoz, parte hartzeak baino, proiektua gauzatzeak emango die lanik handiena. Izan ere, ez dakite nola egingo duten zehazki. Hori bai, ilargiko metal, mineral eta ur izoztua baliatu nahi dute bai basea eraikitzeko, bai astronautak bertan eduki ahal izateko. Besteak beste, ilargiko lurrazaleko hauts eta harriak erabiltzea aurreikusi dute: robot bat ilargian pausatu eta kupula puzgarri moduko bat puztuko luke; ondoren, horren gainean hauts geruzak ezarriko lituzkete, banan-banan. Lan ildo horri heldu diote ESAko kideek. Halere, teknologiak gehiago garatu beharko du, eta alor guztietan, esaterako, koheteak eta espazio-ontziak hobetzeko. Zenbait adituren ustez, gutxienez 20 urte beharko dira garapen maila hori lortzeko.