Euskarriak

mapaDonostiako kaleak hizkuntza aniztasunaren erakusle eta euskarri

Kalean ustekabean topatuko dituzten euskarrien bitartez, herritarren artean hizkuntza aniztasunari buruzko sentsibilizazioa eta gogoeta bultzatuko ditu EusKarriak egitasmoak. Donostia 2016k eta Bagera Elkarteak abiarazi dute egitasmoa, eta dagoeneko ikusgai da lehen euskarria: bost metro zabal eta lau metro luze den Europako Hizkuntzen Mapa. Manex Izagirrek eta IƱaki Rifaterrak sortua, orotara Europako 91 jatorrizko hizkuntza irudikatzen ditu. Nestor Basterretxea plazan, Tabakalera eraikinaren kanpoaldean, kokatu dute egurrez eginiko mapa, Hizkuntza txikiek mundua handitzen dute leloarekin batera. Halere, hori ez da izango euskarri bakarra. Udaberrian jendearen eskura kalean paratuko duten Hiztegi-makina izango da hurrengoa: Euskaltzaleen Topaguneak sortutako zenbait hiztegi oinarri, hiztegiak inprimatuko dituen makina. Irailera bitartean, euskarri gehiago ipiniko dituzte Donostian barrena, betiere hiritarrak ustekabean hartuta. Hori bai, denek ala denek hizkuntzen egungo errealitatea landuko dute, hiru ardatz abiapuntu: Europako hizkuntza aniztasuna; Donostian aurki daitezkeen hamarnaka hizkuntzen begirada eta euskararen normalizaziorako egindako lana. Hiriko kaleetan, sorpresak jasotzeaz gain, egitasmoaren berri gehiago izan nahi duenak www.euskarriak.eus webgunera jo dezake.