'Ikasi eta bizitakoa, ez duzu ahaztuko’ erreportajea aurkeztear

aekalbisteakJoan den martxoaren 12an, AEKren udako barnetegietan ibili den jendearentzako hitzordu berezia antolatu zuen AEK-k Iruñean. Aitzakia nagusia izan zen udako barnetegien inguruan laster hedatuko den Ikasi eta bizitakoa, ez duzu ahaztuko erreportajearen aurkezpena. 2015eko udan grabatu zuten hainbat barnetegitan, eta Iruñean eskaini zitzaien aurrerapen pribatua barnetegi horietan zein gainerakoetan, iaz nahiz aurreko urteetan, ibilitako ikasleei. Bestalde, erreportajea ikusteaz gain, barnetegietako 'tribua' batzeko eta elkarren berri edukitzeko abagunea izan zen. Zugarramurdin, Arantzan eta Euskal Herriko hainbat lekutan opor ahaztezinak igaro zituzten iaz erreportajeko protagonista Remiro Tobar familiak, Ana Perezek eta Dabid Romeok, baita beste ikasle askok ere. Hala, euskaltegian ikasitakoa praktikan jarri zuten eta, ia konturatu gabe, egunero eta 24 orduz euskaraz bizi izan ziren. Iruñeko topaketan izan zirenek ederki gozatu zuten erreportajeaz. Beraz, adi egon, ez galdu ikusteko aukera!