Gaelikoaren alde korrika!

rithMartxoan, Rith 2016 gaelikoaren aldeko lasterketaren laugarren edizioa burutu zen. Cill Droicheadetik (Kildare) abiatu eta 2.000 kilometro baino gehiago egin eta 200 herri zeharkatu ondoren, Dublinen bukatu zen martxoaren 14an. Azken egun horretan, korrikalariek eskuz esku elkarri ematen dioten lekukoaren barruko mezu sekretua irakurri zen, Korrikan bezala. Egoera larrian da gaelikoa, munduan hizkuntza hau hitz egiteko gauza diren pertsonak ez baitira bi milioira iristen. Irlandako lehen hizkuntza ofiziala izan arren, hizkuntza gutxitua da gaur egun, eta are egoera zailagoan dago Ipar Irlandan. Arazoa ikusita, 2010ean, lasterketa honen antolatzaileei AEK-k antolatzen duen Korrikaren “ahizpa irlandarra” egitea bururatu zitzaien, eta AEKren zein Korrikaren laguntza jaso zuten. Rith ez da Korrikaren ahizpa bakarra,  Bretainian Ar Redadeg lasterketa egiten baitute. Aurtengoa, apirilaren 24tik maiatzaren 7ra (St.Ervlan/Naonedetik Lokoal-Mendonera), bretoiaren aldeko ekimenaren laugarren edizioa izango da.