Mikel Uraken

urakenWovenhand, Mosaic: non edertasuna eta iluntasuna eskutik ibiltzen diren. Talde sailkaezin honek, entzun nuen lehen unetik, beti, erraiak irabiatu eta oilo-ipurdia jartzen dit. Ameriketako indioek kantak gitarra elektrikoaz konposatuko balituzte, Winter shaker abestia bezalakoak izango lirateke. Ohorezko aipamena merezi du Whistling girl-ek, transmititzen duen leuntasunagatik. Begiak itxi eta hegal egiteko aproposa.
Amorante: Iban Urizar elgoibartarrak gutun-azal itxurako euskarri xume eta ederrean bildu ditu bere azken abestiak. Kantuen konposizioan zein diseinuan hainbat musikari eta artista esanguratsuk parte hartu dute: Mursego, NiƱo de Elche, Xabier Erkizia, Harkaitz Cano... Doinu malenkoniatsuak (Dogma), Calexicori keinuak (Oiloarena) edota Dorre baten gordetakoak altxor ezkutuak topa ditzakegu.
Jupiter Jon, Eta metaforak greba egin zeben: ziur aski, hau izan daiteke euskal talde dibertigarrienetariko zein originaletariko bat, edo hala iruditzen zait niri, behintzat. Gipuzkoar hauen musika entzuteak bultzatzen nau betiko umea izan nahi izatera edo tximino bilakatzera. Aukeratu zein paper nahi duzun eta hasi ipurdia astintzen, diskoaren diseinuaz disfrutatzen duzun bitartean!