Bea Salaberri

beaOroimena inarrostea baino errazagoa baitzait, larrazkenak ekarri eta aleka irakurri berri ditudan liburuen artetik bizpahiru ekarriko dizkizuet AIZU!ra.
Hasteko, Jasone Osororen 12etan bermuta (Elkar, 2015). Bertak ingurukoekin dituen elkarrizketak bihurtu dira fragmentalak, Bertaren hizketa gordez. Ziztu batean, txandaka plazara-tzen dira, baherik gabe, gogoeta eta bizipen intimoak: elkartasuna, haserrea, esker ona, fede txarra, damua, poza, samurtasuna.
Bigarrenik, Koldo Izagirreren Lorea Gernika, andrazko bat (Susa, 2015) eleberria, freskotasun gaitza duelako Lorea pertsonaiak, baita trebezia ere, beti aldeko ez duen inguruan bizirauteko.
Azkenik, nola ez, Joseba Sarrionandiaren Lapur banden etika ala politika (Pamiela, 2015). Hausnarketak, galdeketak lagungarriak zaizkidalako herri honen azken hamarkadotako bilakaera eta gaurko egoera ulertzeko.