Osasuna

smokingKerik gabeko film eta telesailak nahi ditu OMEk

Pelikula eta telesailetan erretzaileak agertzeak gazteak erretzera bultzatzen dituelakoan, neurriak hartzeko eskatu du OME-Osasunaren Mundu Erakundeak. Tabakoa iragartzeko ia modurik ez duenez, tabakoaren industriak zinema eta telebista baliatzen ditu tabakoa sustatzeko, OMEren arabera. Hori dela-eta, lau neurri proposatu dizkie erakundeko kide diren herrialdeei: zigarretak ageri diren filmen kalifikazioa aldatu eta adingabekoentzat gomendagarriak ez direla ezartzea; pantailan tabako markarik ez agertzea; emanaldien aurretik tabakoaren aurkako iragarkiak eskaintzea; eta filmek ziurtatzea ez dutela tabako industriaren laguntzarik jaso. Aspalditik ari da OME ikus-entzunezkoetan tabakoaren presentzia gu-txitzeko lanean. Oraingoan, datuz hornituriko txosten batekin egin du eskaria. Hainbat ikerketaren emaitzak erabili ditu argudio bezala. Esaterako, 2002tik 2014ra bitartean, AEBetan ikusle gehien izan zuten pelikulen % 59n tabako irudiak ageri zirela; eta AEBetan erretzen hasten diren nerabeen % 37 zinemaren eraginez hasten direla. Hori bai, polemikak baztertze aldera, proposaturikoak aholkuak direla zehaztu du OMEk, ez debekuak.