Oinezkoak

gasteizGasteizen oinez mugitzeko bete beharreko distantziak eta denborak jaso dituzte mapa batean

Zenbat denbora behar da Andre Maria Zuritik Armentiara joateko? Eta autobus geltokitik Mendizorrotzara? Gasteizen batetik bestera oinez ibili behar duenak azkar asko jakingo ditu erantzunak aurrerantzean, Metrominuto izeneko mapari esker. Izan ere, hiriko leku esanguratsuenen artean oinez bete beharreko distantzien eta denboren berri ematen du. Ciudades que Caminan sareak argitaratu du. Nazioarteko elkartea da sare hori, eta oinezkoen egoera hobetzeko interesa duten herri eta administrazioak batzen ditu. Gasteiz sare horretako kidea da eta 2013an izen bereko saria jaso zuen, oinezkoen alde harturiko neurriengatik. Hain zuzen, saria irabazi duten hirietako Metrominuto mapak egin ditu sareak, eta gasteiztarren zein ezein7 oinezkoren eskura paratu dituzte. Planoa oso sinple eta ulergarria da. Londreseko metroaren mapa ezagunean dago oinarritua, eta hiriko gune nabarmenenen arteko oinezko joan-etorriak neurtzen ditu, luzerari zein denborari dagokienez. Ciudades que Caminan sarearen webgunean (http://www.ciudadesquecaminan.org) ikus daiteke, edota paperean eskuratu Gasteizko Udalaren Turismo Bulegoan eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegian.