Isle of Dogs

perros

Zuzendaria: Wes Anderson. Gidoia: Wes Anderson. AEB, 2018.

Istorioa: Japoniako Megasaki hiriko txakurren artean hainbat gaixotasun zabaltzen ari da, gripea eta beste. Megasakiko alkate Kobayashi jaunak erabakiko du zakur guztiak hiritik gertu dagoen Zaborren Irlan sartzea. Atari mutikoak, ordea, uhartera joko du, Spots bere zakurra topatu nahian.
Zuzendaria: Animaziozko filma egin du, bigarrenez, Andersonek (2009an Fantastic Mr. Fox txalotua egin zuen). Oraingoan ere, stop motion teknika erabili du, gustuko duena, antza. Film honek eman zion hasiera aurtengo Berlinale zinema jaialdiari, eta Andersonek zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza jaso zuen.
Onena: Animaziozko lanak izan edo ez, Anderson Anderson da. Filma norena den jakin gabe ere, ikustean erraz antzean antzeman daiteke noren eskua dagoen atzean. Konposizio zainduak, simetriarekiko joera handiarekin; irudimena bor-bor... Oraingoan ere, hortxe daude beraren bereizgarri guztiak. Eta, oraingoan ere, xalo antzean, begirada zorrotza eskaintzen dio gizarteari.
Txarrena: Anderson Anderson izanik, askoren ustez haren beste harribitxi bat izango dena erokeria hutsa izango dela beste ba-tzuen aburuz. Zorioneko zorakeria!
EƱaut Mitxelena