Izurritearen kolpe latzari sormenak erantzun

antzokia

Beste hainbat sektoretan bezala, gogor jo du COVID-19aren izurriteak ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen mundua. Hari aurre egiteko konfinamenduak antzokiak eta aretoak itxi, eta bertan behera utzi edota atzeratu du emanaldi, grabazio, estreinaldi, jaialdi eta ekitaldi oro. Nolanahi ere, sektoreak geldialdiari erantzun dio, eta makina bat lan zabaldu du sareen bidez, etxean sartuta gauden guztiok ikusi eta goza ditzagun. Gainera, hedabide, ekoiztetxe, elkarte, erakunde eta bestek ere jendearen eskura paratu dituzte hainbat eduki. Guztiak hemen zerrendatzea ezinezkoa da, baina baliabide horien guztien bilduma txukun askoak ere egin dituzte hainbatek, aldizkari honen Klikatuz atalean leitu ahal izango duzuenez. Ikus-entzunezkoei dagokienez, Berria kazetaren Berria Aretoa eta Berria Telebistaren kanalak; Argia astekariaren Multimedia kanala; Kimuak plataformaren film laburrak; Eusko Jaurlaritzaren eLiburutegiaren film funtsa; Bertsoa.eus atariak dituen bertso saioak; Ganbara.eus guneak bildutako film luze eta laburrak; EiTBk sarean eskaintzen dituen euskarazko filmak eta saioak; Hamaika telebistaren programak; Kanalduderen saioak; Euskadiko Filmategiaren funtsen zati bat... Sortzaileek ere, beren kabuz, hainbat lan sareratu dituzte egun bereziotan, hala nola, Fermin Muguruzak edota Aitor Merinok. Antzerkian ere asko dira beren sorkuntzak jendearen eskura paratu dituztenak: Tartean Teatroa taldeak eta Artedrama konpainiak hainbat antzezlan jarri dituzte sarean, esaterako.
Horretaz guztiaz gain, norbanakoak zabaltzen ari diren lanak goza daitezke sareetan, jakina, eta egoerara egokitu diren ekimenak ere badira: 13. Huhezinemaldia film laburren jaialdia, adibidez, online egin behar izan zuten. Gasteizko Baratza aretoak antolatutako Zurrunbilo jaialdia ere, apirilaren hasieran egingo zen baina azarora atzeratu dute. Halere, Euskal Arte Eszenikoen Topaketa Birtuala eginen dute apirilaren 4an.

LABURREAN

KORONABIRUSAREN krisiak eragindako konfinamendua arintzearren, Ramon Zabalegi eta Laura Morin artistek 1. Kortovirus Filmfesta film laburren jaialdia antolatu dute. Etxean bezala inon ez leloa hizpide, edozeinek parte har dezake. Parte hartzaileek nahi adina lan aurkez ditzakete, betiere 2 minutuko iraupena gainditu gabe. Lanak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera igorri behar dira, eta haiek aurkezteko azken eguna apirilaren 5a izango da. Ondoren, sare sozialetan partekatuko dituzte, eta hiru profesionalek osatuko dute epaimahaia. Irabazleak 2. Kortovirus Filmfesteko gai nagusia aukeratu ahal izango du.


paperETXEAN grabatutako film laburren lehiaketa antolatu du Hiruka Komunikazio Taldeak, konfinamendu sasoian etxean garenon sormena sustatzearren. Itxialdiak iraun bitartean egingo dute, epe finkorik gabe, astero: ostegunetan amaituko da lanak bidaltzeko epea. Gaia askea izan arren, egileek zenbait baldintza bete beharko dituzte: gehienez, 5 minutuko iraupena; elkarrizketarik izanez gero, euskaraz izatea; komuneko paperak agertu beharko du, eta debekatua egonen da koronabirus hitza agertzea. Lanak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira, eta astero bi sari banatuko dituzte. Izan ere, bideoak Hirukaren atarian (hiruka.eus) jarriko dituzte ikusgai.