Ez zeuden hilda

biolentziaBiolentzia 1984
Kaleko Urdangak
Tough Ain’t Enough Records, 2018


Ez dago hilda” kantatzen zuten Kaleko Urdangak taldekoek 2012an plazaratu zuten Eman bai! estreinako diskoan, oi! musikari buruz ari zirela. Bolada luze batez ez dugu taldearen albisterik izan, eta askok hiltzat jotzen zuten, baina orain bueltan datoz, eta nobedade askorekin, gainera: aurten, disko pare bat argitaratu dute, LP bat 4 Anai taldearekin elkarlanean eta EP bat berriro grabatutako lau abesti zaharrekin, eta iragarri dute uda ostean beste LP bat plazaratuko dutela. Oraingoz, single bat atera dute, hemen aipagai dugun Biolentzia 1984, disko berriaren aurrerapen gisa. Hiru kantu ditu disko txiki honek, seguru asko lan luze berrian ere agertuko direnak: Biolentzia 1984, 80ko hamarkadaren gorazarre egiten duen abesti indartsua, Fermin Muguruzaren kolaborazioarekin; Iheslari, ereserkiak egiteko gaitasuna ez dutela galdu erakusten duen kantu itsaskorra; eta Mikel Laboaren Gure bazterrak ezagunaren bertsio bitxia.