Garoñako zentral nuklearra eraisteko lanak datorren urteko bigarren seihilekoan hasiko dira. Hala jakinarazi die, bederen, zentralaren jabe Nuclenorrek eskualdeko udalei, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez. Halere, eraisketa lanei ekiteko, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren eta Hondakinen Espainiako Enpresaren onespena beharko du lehenik Nuclenorrek. Iazko abuztuan jakinarazi zuen Nuclenorrek Garoña itxiko zuela. Dagozkien baimenak lortuz gero, urtebete eskas barru hasiko dira desegiten Euskal Herritik gertuen dagoen zentral nuklearra.