Arkeologia

atxurraAnimalien 113 horma irudi topatu dituzte Atxurra leizean

Altxor paregabea aurkitu dute arkeologoek Berriatuko (Bizkaia) Atxurra kobazuloan: 113 animalia irudi. Bisonte eta zaldien irudiak dira ugarienak. Animalia gehiagorenak ere badira, baina kopuru apalagoetan: oreinak, ahuntzak, uroak... Aurkikuntza honekin, Euskal Herrian irudikapen gehien dituen kobazuloa da Atxurra. Horma irudiez gain, giza jardueraren arrastoak ere topatu dituzte; esaterako, 500 ikatz hondakin baino gehiago eta irudiak grabatzeko erabilitako silexezko zenbait pieza. Horrek erakusten du, aurkikuntza egin dutenen ustez, arte galeria ez ezik, arte lantegia ere bazela Atxurra. Topatutakoaren berri orain jakin bada ere, 2015eko irailaren 25ean aurkitu zituzten irudiak Diego Garate arkeologoak eta IƱaki Intxaurbe espeleologoak, Bizkaiko Foru Aldundiaren programa bati esker, zeinaren helburua den Jose Miguel Barandiaranek bere garaian ikertutako haitzuloak berriz aztertzea. Izan ere, Barandiaranek ikertu zuen aurrenekoz Atxurra, baina ez zuen deus topatu. Orain, teknologia berriak erabilita kausitu dituzte horma irudiak, leizeko sarreratik 230 eta 330 metrora dauden hormetan.