446. zenbakia. 2020ko apirila

 azala

KLIKATU ETA ESKURATU ALDIZKARIA!

  1. Sakelakoan, tabletean... ikusteko: 4MB
  2. Inprimatu ahal izateko: 20MB
Bilatu...
arin-arin

Hormak herriarekin mintzatzen dira

LianMuralgilea Horma-irudiak egiten ditu Lian Murales Lian-ek (Boston, AEB, 1981); hain zuzen, Leitzako Atekabeltz gaztetxeko pareta batean egin duen bat munduko ehun mural onenen zerrendan...
Read More »
Testigantzak

Wellcome? Ez, ongi etorri!

Azken urteotan, turismoa asko hazi da Euskal Herrian, eta eragin nabarmena izan du. Haren ondorio onen aldeko iritziak eta gurean nagusi den turismo ereduaren kalteak salatzen dituztenak hizpide eta ika-mika...
Read More »
Zelan euskaraz?

“Neure burua euskaldun artean ikusten dut dagoeneko”

Laura Re Lozano(Murtzia, Espainia, 1995) Re Lozanok bigarren ikasturtea du Pasaiako Txirrita AEKn. Hasiera-hasieratik hasi zen, eta B2ko taldean ari da gaur egun. Joan den urtean, lekukoa eraman zuen Korrikan....
Read More »
Irritzia
Erreportajeak
Iruña-Veleian, lurrak hitz egiten jarraitzen du

Iruña-Veleian, lurrak hitz egiten jarraitzen du

Aurten amaituko da Iruña-Veleiako aztarnategiko Plan Zuzentzailea 2010-2020. Grafitoen inguruko zalapartaren eta auzibidearen itzalpean geratu dira lanak, baina aztarnategiaren handitasunaren beste erakusle bat utzi dute agerian: merkatua. Jon Rejado....

Landa  eremuko zaporea hiriaren bihotzean

Landa eremuko zaporea hiriaren bihotzean

Landa eremua Iruñaren bihotzeraino eraman du Roberto Urrutia Atienzak. Hiriko azken artzainaren semeak aitaren ogibidea berreskuratu eta gasnategia zabaldu du Txantrean, jaiotzen ikusi zuen auzoan. Astiro-astiro, aurrera doa haurtzaroko...

Hizkuntza lankidetza, munduko hizkuntza gutxituen arteko auzolana

Hizkuntza lankidetza, munduko hizkuntza gutxituen arteko auzolana

Hamabost urte beteko ditu aurten Garabide elkarteak, 2005ean sortu baitzen hizkuntza erdigunean jarriko zuen elkarlanean jarduteko: “Lankidetza esparru ekonomikora mugatu ohi dugu, baina komunitate baten garapen osoa ez da...

Zuberoako gazteei esker, AZIAtik  bizia!

Zuberoako gazteei esker, AZIAtik bizia!

Gauza jakina da Zuberoa dela, bai lurralde hedaduraz (765 km2) bai eta herritar kopuruz ere (14.000 biztanle, gutxi gorabehera), Euskal Herriko lurralde edo probintzia historiko txikiena; halaber, ezagutua da...

Elkarrizketa

“Medikuon armarik indartsuena hizkuntza da”

Felix Zubia Osasuna, komunikazioa eta dibulgazioa egunerokoak ditu Felix Zubia Olaskoaga (Zarautz, 1974) medikuak. Donostiako Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean egiten du lan, EHUn irakaslea da, eta igandero Osasun Etxea irratsaioa egiten du Euskadi Irratian, osasun gaiak jorratzeko eta argitzeko. Hitza eta jakintza, hizkuntza eta ezagutza, lagun eta tresna ditu bertsotan ere jarduten duen medikuak. Elkarrizketa martxoaren 11n egin genuen, covid-19aren krisiaren hastapenean. Eñaut Mitxelena. Argazkiak: Amaia Zabalo. COVID-19a. Zer ikasbide atera beharko genuke, ateratzen badugu, afera honetatik?Aurrenekoa, gaixotasun infekziosoak hor daudela. Ondoren, gure gizarte antolaketa bera ere, bizimodua, arriskutsua izan daitekeela. Hau da, hainbesteko turismorik ez balitz, hain mundu globalizatua...
Read More »
Hiru letratxu

Otto Pette

Juanjo Olasagarre Beti izan da botere kontua, gaur bizi dugun berrogeialdi honek ere boterearekin gertatzen eta gertatuko denari eragingo dio, Angel Lertxundik Otto Pette (Alberdania, 1994) nobelan erakutsi zigun bezala.Argitaratu...
Read More »
Komikia

'Galde debalde?' atala Telegramen

AIZU! aldizkariaren Galde debalde?atalaren edukiak asteazkenero argitaratzen dira AEKren Telegram kanalean: telegram.me/AEKeus Galde debalde? Zalantzak argitzeko, AEK-k txoko hori eskaintzen du hilero AIZU! aldizkariaren 'Ez...
Read More »
ika-mika

Zer egin N-121-A errepideko istripuak gutxitzeko?

Azken hamar urteotan, 33 pertsona hil dira N-121-A errepidean, istripuetan; horietatik lau, azken bi hilabeteetan. Ezbehar ugari izaten dira Iruñea eta Behobia lotzen dituen errepidean, eta hark zeharkatzen dituen eskualdeetako...
Read More »
AEK albisteak

Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena?

Bi lagunentzako bi eguneko egonaldia irabazi nahi Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean? Eta bertara eramateko motxila? Bada, hasi buruari eragiten eta oroitu barnetegian egindako egonaldiez, eta pentsatu: denen artean, zein da zure...
Read More »

Euskaltegiak itxita egon arren, euskaraz jo eta su

Udaberri berezi honetan, AEKren egoitzak itxita daude Euskal Herri osoan. Hori dela eta,  ikasleen jarduera didaktikoari urrunetik eusten ari zaio AEK, teknologiak ematen dituen aukerak baliatuz. Gainerako jardueretan ere (mintzapraktika,...
Read More »

Izurritearen kolpe latzari sormenak erantzun

Beste hainbat sektoretan bezala, gogor jo du COVID-19aren izurriteak ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen...
Read More »
Butakatxoan

Aitor Merino

Aktorea eta zuzendaria Gustuko duzun filma? Bat bakarrik esan behar badut, Dersu Uzala.Zuzendari bat? Stanley...
Read More »
Zine kritika

Porco Rosso

Zuzendaria: Hayao Miyazaki. Gidoia: Hayao Miyazaki. Animazioa. Japonia, 1992. Oharra: ezohiko egoeran, ezohiko film aukeraketa....
Read More »

Liher: ‘Hemen herensugeak daude’

Liher taldeak hirugarren lana kaleratu du, gai bakar baten inguruan: genero indarkeria. Transmedia produktua da,...
Read More »
Kaskoak kaskoan

Ibon RG

Amaitu berri den 2019an argitaratutako hiru lan izan ditut nire kaskoetan. Junes Chuburu - KantariZuberoako...
Read More »
Disko gogokoenak

Bizitza osorako konpromisoa

Gaztaroko erokeria bat baino gehiagoFly Shit / ManagaitzDDT BanaketakIn My Heart 2019 Askotan entzun izan...
Read More »

111 Akademiaren Saria 2019, norentzat?

Karmele Jaioren Aitaren etxea, Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen Miñan, Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik, Bernardo Atxagaren Etxeak eta...
Read More »
Idazlearen kuttunenak

Unai Ormaetxea

Baltzolako ipuinak - Rafa Ugalde (Ibaizabal 2017)Liburu honen kokapena bereziki interesgarria egin zait, guztiz ezaguna...
Read More »
Liburu kritika

Hik ez dakik zer den beldurra

Karlos LinazasoroErein, 2019 C1 Karlos Linazasororen azken ipuin bilduman, erruz ikusiko dugu gaizkia, izenburuko beldur...
Read More »

Etxean egoteko baliabide ugari sarean

Dagoeneko ez dago esan beharrik ere: COVID-19aren ondorioz ezarritako konfinamenduan, Internet ezinbesteko tresna bilakatu da....
Read More »
Joxe Rojasen

Nostalgia apur bat

Barkatuko didazue, baina gaurkoan nostalgiko samar nator. Azken egunotan (adinaren ajeak), etxeko lehen ordenagailu haiekin akordatu naiz, gaztetan izandakoekin; 80ko hamarkadako Spectrum, Amstrad, MSX, Commodore...
Read More »
Zokomiran

Arrunt ezohiko

Lerrook leitzean, ezohiko ariketa egingo duzue: paperaren leuntasuna barik, hatzekin pantailaren gogortasuna ukitzen aritu. Ezohiko...

Kultur sorkuntzarako beka sortu du AEK-Korrikak

Euskal kulturako sormen lanak bultzatzeko eta 23. Korrikan Korrika kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzeko xedearekin, Korrika-AEK...

Ardoa

Biba Ardoak, upategi txiki eta ekologikoei bidea emateko kooperatiba Euskal Herriko hamalau ardo ekoizlek Biba...

Ingurumena

Mende bukaeran, zenbat hondartza geratuko dira munduan? Itsasertzeko habitat ohikoenetakoak dira areazko hondartzak; munduan, kostaldeen...

Garagardoa

Euskal garagardoek beren sor-marka dute Aspaldiko nahia beteta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako garagardo ekoizleek berezko...

India

Semaforoetan, hobe klaxonik ez jotzea Zirkulazioak eta, zehazki, auto gidarien klaxon hotsek sortzen duten zarataren...

Auzolana

Errigoraren olio banaketa, atzeratua Martxoan iritsi zen, udaberriarekin batera, Errigora egitasmoaren Eskutik eskura kanpaina, Nafarroako...

Finlandia

Sami herriak jasandako bazterketa ikertuko du batzorde batek Urte luzez, samiak baztertuak izan dira. Norvegia,...

Osasuna

Airearen kutsadurak hiru urtean laburtzen du bizi itxaropena Pertsonon bizi itxaropena murrizten duten arrazoien artean,...

Koronabirusa

Erne informazio faltsuekin! COVID-19ak sorturiko krisiaren zurrunbiloan, sare sozialak funtsezkoak bilakatu dira, dela etxean sartuta...